79 Auroroen bilakaera

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Errondaila taldeak eta aurorak kantatzeko ohitura egon dira Tafallan. Gerra ostean, auroroak ia egunero ateratzen ziren baina hirurogeigarren hamarkadatik aurrera aurorak kantatzeari utzi ziren. Iritsi zen momentu bat non pertsona bat bakarrik ateratzen zena magnetofono batekin aurorak kantatzera. Garai horretan, nahiz eta teorikoki frankismoak dena oso kontrolpean izan, bazegoen hedatuta mugimendu laiko eta eszeptikoa, edota behintzat erlijioaren inguruko ekintzetan parte hartzen ez zuten pertsonak zeuden. Aurorei gertatutako eboluzio horretan islatzen zen hori. Azkenaldian, emakumeei utzi zieten talde horietan sartzen eta badirudi aurorak kantatzearen ohitura berreskuratu egin dela.