80 Kantuan aritzeko ohitura

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Faltan botatzen duena da tabernetan kantatzea. Taberna guztietan “Se prohibe cantar” kartel bat egoten zen. Orain gehiago kanpoan kantatzen da baina lehen ohitura zegoen taberna barruan kantatzeko. Bere kasuan, topatzen duen aukera guztietan kantatzen jarraitzen du. Garai batean kantatzen ziren kantuak habanerak izaten ziren, eta gerora, “vizcainadak” edota Bizkaitik etorritako kantuak kantatzen hasi ziren baina bertako lekuak eta herriak aipatuz.