83 Frankismo garaiko zinegotzi aurrerakoiak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Felipe Esquiroz Tafallako beste pertsona ospetsua izan zen. Prokuradorea izan zen, herri-lurren aldekoa baina, aldi berean, oso progresista izan zen eta, besteak beste, Tafallako basoak zaintzearen alde lan egin zuen. Frankismoko azken hamarkadan zinegotzi aurrerakoiak agertzen joan ziren, eta beraiek izan ziren zubi lana egin zutenak, ideia kontserbadoreetatik aurrerakoietara, hala nola, amnistiaren edota demokraziaren alde. Izan ere, aipatu behar da ez zirela izan demokraziako zinegotziak lehenengoak ikurrinak jartzen, frankismoko azken urteetako zinegotziak baizik.