84 Genaro Pagola herritar bitxia

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Herri guztietan bezala, Tafallan ere izan dira pertsona bereziak. Horietako bat Genaro Pagola izan zen, “El Colaino” ezizenaz ezagutua. Errepublika baino lehenago txistularia izan zen, PNVkoa zen eta donado edo soltero geratu zen. Beti ibiltzen zen kantuan kalean, txistulariak, dantzariak edota erraldoiak bazeuden beti bera egoten zen tartean. Askotan hitz egiten zuen berarekin, oso abertzalea zenez eta kantuak gustatzen zitzaionez, askotan kantak asmatzen zituen eta guzti. Maitemindu zen Erriberriko neska batekin, familia oneko neska, eta Pepita Loyola izenekoa, baina ez zuten lortu beraien arteko erlazioa sendotzea eta soltero geratu ziren biak. Joaten zen herri guztietan Pepitaz maitemindurik zegoela kantatzen zuen. Behin ospitalera joan zenean dantzatzera, bertan zegoen Genaro. Han erakutsi zion txapelaren barruan beti eramaten zuen ikurrina eta errepublika garaiko kantuak eta poemak.