86 Gatera pertsonaia

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

“Gatera” ezizena zuen herritarra bere lagun ona izan zen. Lasto-meta batean bizitzen zen, bost bat pisutako etxe baten alturakoa zena. Oso langilea zen baina baita mozkorti galanta. Ama gabe hezi zen, izan ere, gerra eta gero bere familia desegin egin zen errepresioaren ondorioz eta, horregatik, sistemaren kontra jokatzen zuen pertsona izan zen, mendian biziz eta janaria bertatik lortuz.