89 Tafallako inmigrazioa eta emigrazioa

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Hasieran denak Tafallarrak ziren, denek zuten bertako abizenak. Baina hirurogeigarren hamarkadan kanpotik etorritako jendea etortzen hasi zen. Lehendabizi, Orbaibarreko jendea joan zen Tafallara eta gero, beste leku askotan bezala, Andaluziatik, Extremaduratik, Valladolidetik… etortzen hasi ziren. Aldiz, Tafallatik ere jende asko atera ziren. Ameriketara joan ziren gehienak ez ziren bueltatu. Beste asko Bizkaira eta Gipuzkoara joan ziren, bertan geratuz gehiengoak ere, eta horregatik daude Nafarroako hainbeste abizen bertan. Hirurogeigarren hamarkadan, Frantziara eta Europako beste lekuetara joan ziren eta gehiengoak bueltatu egin ziren.