07 Garbitasun kontuak

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Komuna bazuten baina dutxa beranduago izan zuten. Gogoratzen da palankana batean dutxatzen zuela amak. Burua garbitzeko Chimbo jaboia erabiltzen zuten eta lisatzeko ozpina. Ozpin usainarekin geratzen ziren baina oso ona omen da eta, gainera, ilea distiratsu uzten zuen eta zorriak ekiditeko balio izaten zuen. Etxean bazuten ura, Tafallako gehiengoak bezala. Baina bere lagun batek ez zuen eta kaleko iturrira joan behar izaten zuen. Bazuen tramankulu bat egurrez egina, zinta batekin lepoan zintzilika eramaten zuena, eta bertan lau balde garraiatzeko aukera ematen zion. Adineko jendea mendira joaten zela kaka egitera edota ikuiluan egiten zutela oroitzen da. Baina beraiek komuna erabiltzen zuten.