77 Tafallako festak 2

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Berak ez du bizi izan baina gerra amaitu eta gero, festetan Errekarte iturrira joaten zen jendea entzierroa amaitzerakoan eta bertan goiza pasatzen zuten. Beste ohitura bat zegoen, galdu egin zena Tafallan, “los carros enramados” deiturikoa, non gurdi bat adarrez beteta jartzen zuten. Eguerdian, mundu guztiak meloia eta moskatela jaten zuen kalean eta neskei helduz karrika-dantza dantzatzen zuten. Baita ere, “Pipote” eta “Zurracapote” deiturikoak edaten zituzten eta lehendabiziko mozkorrak harrapatzen zituzten gazte jendeak. Erraldoiak ere egoten ziren. Orokorrean ez da aldaketa handirik egon festak ospatzeko moduan eta horren isla da bertan aipatzen den esaera bat: “Son las fiestas de Tafalla los mismos que las de Olite, que lo que en un año se hace al siguiente se repite”.