78 Aldaketak festen ospakizunetan

05 JOSÉ MARÍA ESPARZA ZABALEGI

Festetan dantzatu bai baina gehiago kantatu egiten zen eta hori da gehien galdu dena argitzen du. Betidanik egon da musika banda, baita laukoteak, gaiteroak edota txistulariak ere. Aurreko peñak beti antolatzen zituzten kalejirak, jotak eta balsak. Baina erabat aldatu zen hirurogeita hamargarren hamarkadan, 1978ko Sanferminetan gertatutako istiluen ondoren non poliziak bortizkeriaz jokatu eta pertsona bat hil zuenean presoen amnistiaren aldeko protesta batean. Garai horretan “Los Incansables” txaranga zegoen eta zeharo aldatu zuten festen giroa, erritmo azkarragoak sartuz. Iraultza handia izan zen Euskal Herri osoan horrelako txarangen sorrera, eta hortik aurrera guztiz aldatu ziren festak ospatzeko moduak.